Zulo ***

Gizon arrunta da Miguel. Ez da
aberatsa. Ez du politikarekin inongo harremanik. Ezta etsairik ere. Hala uste
du berak, behintzat. Egun batean, ezezagun batzuek bahitu egingo dute. Ordu
batzuk geroago, zulo batean esnatuko da. Hasiera batean, bahitzaileak nahastu
direla pentsatuko du. Haiekin hitz egitea alferrikakoa da, ostera. Tenore
horretan, izuak hartuko du. Miguelen egoerak okerrera egingo du, eta haren sufrimenduak
bortxaz kolpatuko du ikuslea. Dogma mugimenduaren itzala nabari da kritikak
laudatutako pelikula gordin honetan. Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen Sitgesko
Zinemaldian Carlos Martin Ferrera zinemagilearen estreinako filmak. Thriller
psikologiko klaustrofobikoa da oso.