Zuhaitzei buruzko hamar bitxikeria (planetako izaterik antzinakoenetakoak)

Zuhaitzei buruzko hamar bitxikeria (planetako izaterik antzinakoenetakoak) Hainbat forma, neurri eta espezietakoak daude eta planetako organismo bizi garrantzitsuenetako bat dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zuhaitzei-buruzko-hamar-bitxikeria-planetako-izaterik-antzinakoenetakoak/@@download/image/green-trees-in-forest.jpg
2021/11/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hainbat forma, neurri eta espezietakoak daude eta planetako organismo bizi garrantzitsuenetako bat dira.
Zuhaitzei buruzko hamar bitxikeria (planetako izaterik antzinakoenetakoak)

Organismo bizi garrantzitsuenen zerrenda bat egin beharko bagenu, duda izpirik gabe, zuhaitzak zerrendako lehen postuetan agertuko lirateke. Forma, espezie, kolore eta funtzionalitate ezberdinekoak daude eta planeta guztian zehar zabaltzen dira. Gehiago zabaldu ahal litezke gainera gizakiak hauek egoki zaintzen ikasiko balu. 

Zer litzateke bizitza zuhaitzik gabe? Beraiek gabe egungo bizitza irudikatzekoa ezinezkoa zaigu. Hori dela eta, hemen zuhaitzekiko zure ikuspuntua aldatuko duten hamar bitxikeria:

-Zuhaitzek ez dute zertan hil adinez helduak direlako, normalean gaixotasun bategatik izan ohi da, edo gizakiaren esku-hartzeagatik. 
-Gaur egunera arte erregistratutako munduko zuhaitzik handienak 115.550 metroko garaiera du! 
-Munduko zuhaitzen zerrendan badago bat arriskutsutzat jotzen dena bere izerdiak duen toxikotasun mailagatik. Hippomane mancinella da bere izen zientifikoa.
-Zuhaitz bakar batek tona bat dioxido karbono ezabatzen ditu.
-Zuhaitz batzuen azalak ostadarraren kolore antzekoak dituzte. 

-Zuhaitzek elkarren artean komunikatzeko gaitasuna dute. 
-Ezagutzen den munduko zuhaitzik zaharrenak gutxienez 4.847 urte ditu.
-Datu mingarri baino benetako bat: Malaysia da deforestazio handiena pairatzen duen herrialdea mundu mailan. 
-Zuhaitzek euren barnean DNA ezkutatzen dute, gure moduan. 
-Airearen bitartez bizi dira zuhaitzak, euren elikadura ituri nagusia da. Bigarren maila batean elikatzen dira lurretik.