Zuhaitz naturala edo artifiziala, zein da Gabonetarako aukerarik ekologikoena?
Gabonetako zuhaitza sasoi honetako dekorazio nagusia izan ohi da. Milioika etxetan pinu tradizionala jarri eta ondoren apaindu egiten da. Herrialdearen arabera ohitura ezberdinak daude. Zenbaitetan zuhaitz artifizialak erabiltzea izaten da ohikoa, baina beste askotan zuhaitz naturala lehenesten da. Alabaina, zuhaitzak ebakitzearen inguruan sekula baino kontzientzia gehiago dago, eta beraz, ez dirudi aukerarik jasangarriena.
Hori dela eta, zuhaitz artifizialen erabilera inoiz baino zabalduagoa dago. Baina, behin jai hauek igarota horietako askok zaborretan amaitzen dute gure planeta kutsatuz, beraz, berriz ere galdera sortzen da: zuhaitz naturala ala artifiziala?
Egia da plastikozko zuhaitzak behin eta berriz erabili litezkeela, nahi adina, eta horrek aurrezten ere laguntzen duela, ez baita zuhaitz bat erosi behar urtero. Alabaina, plastikozko zuhaitzen trabarik handiena horixe da, plastikoz eginak daudela; birziklatu ezin litezkeen plastiko motaz gainera. Gabonetako zuhaitz artifizialen materialen artean beruna ere badago, izugarri kutsakorra den materiala.
Horrenbestez, zoritxarrez, Gabonetako zuhaitz artifizialen onura bakarra berrerabilpena da. Zuhaitz hauen batezbesteko erabilera gutxienez bost urtekoa da eta gehienez 10 urtekoa. Denbora horren ondoren zaborretan amaitzen dute, eta hau gertatzen denean planeta kutsatzen dute. 100 urte behar dituzte desegiten. Estimazioen arabera zuhaitz hauetako bakoitzak 40 kilogramoko CO2 aztarna igortzen dute.
Arrazoiketa hauen beste aldea dago milioika zuhaitz urtero moztea ez ote den okerragoa planetarentzat. Badaude, ordea, mozketak modu jasangarrian burutzen dituzten lekuak. Ingurua kaltetu gabe ereiten eta mozten dituzte zuhaitzak.
Beraz, zuhaitz natural eta artifizial baten artean erabaki behar baduzu, lehenengo aukera da egokiena, beti ere leku egokian erosten bada. Behin pinua lehortzen denean gainera, erabilera ezberdinak eduki ditzake. Konposta moduan erabili genezake, adibidez. Argi dagoena da ez duela desegin ezin litekeen inongo materialik utziko.
Dena den, bada bi aukera hauek baino aukera jasangarriagorik: Material birziklatuekin Gabonetako zuhaitza osatzea. Hemen azpian pare bat ideia!



