Zuhaitz landatzaile konpultsiboa

Zuhaitz landatzaile konpultsiboa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zuhaitz-landatzaile-konpultsiboa/@@download/image/2009123754Chandra_Bhushan_Tiwari_.jpg
2012/12/13
berria
Zuhaitz landatzaile konpultsiboa
50.000 zuhaitz landatu ditu gizon batek Indiako Uttar herrialdean. Chandra Bhushan Tiwari du izena, eta duela 17 urte ekin zion landatze konpultsiboari, eskolako irakasle bezala zeukan lanpostua utzita. Hasieran, erabakiaren berri eman zienean, erotzat hartu zuten familiakoek eta auzokoek, baina denboraren joanarekin, bere lana estimatzera iritsi dira. Lehen hazietarako dirua bere poltsikotik jartzen zuen, eta orain denen artean biltzen dute. Bejondeiela denei!