Zuhaitz Gurrutxaga: "Agertokiko morboa lortzeko bidean naiz"

Zuhaitz Gurrutxaga: "Agertokiko morboa lortzeko bidean naiz" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zuhaitz-gurrutxaga-quotagertokiko-morboa-lortzeko-bidean-naizquot/@@download/image/zuhaitz_gurrutx_1372944998.jpg
2013/07/08
elkarrizketa
Testua: Saioa Baleztena
Zuhaitz Gurrutxaga: "Agertokiko morboa lortzeko bidean naiz"
Realeko harrobian ezagutu genuen Zuhaitz Gurrutxaga (1980, Elgoibar), baina azken urteetan agertokian ikusi dugu sarriago. Dagoeneko sekretu gehienak lau haizeetara oihukatu baditu ere, zer edo zer gorde du guretzat...


Futbolaria, musikaria, bakarrizketalaria... sexuan ere polifazetikoa al zara?

Denetik probatzea gustatzen zait eta gehiena probatu dut, gainera!

Baina, sexuan futbolean bezain goiz debutatu zenuen?
Euskalduna izateko, nahiko goiz!

Nola gogoratzen duzu zure lehen aldia?

Desastre hutsa izan zen. Lotsak kentzeko juergan ateratzeak ez du laguntzen!

Neskak goiz atera omen zizun txartel gorria...
Minutu eta 12 segundo iraun genituen, zehazki, kondoia jartzen hasi nintzenetik...

Tira, zein duzu gau erromantiko baterako aurrekari kuttuna?
Ardo zuria eta Portishead taldearen musika. Oso erotikoa iruditzen zait...

Euskal Herriko talderen batek ba al du gisa honetako musikarik?
Kerobiak. Hauen hainbat kanta tartekatuko nituzke gustora Portisheadekin.

Zerk limurtzen du Zuhaitz?
Azal leun eta freskoek.

Eta, aldiz, zerk hoztu?
Mingaineko piercing berde fosforeszenteek.

Jarraitzaileen artean zeinek du morbo gehiago, Zuhaitz musikariak ala futbolariak?

Futbolariaren morboa aspaldi itzali zitzaidan, goi-maila utzi nuenean. Agertokiko morboa lortzeko bidean naiz.

Aldaketa estetikoa lagungarria al zaizu ligatzeko?
Indiea gustuko dutenen artean bai, noski!

Zein da larrutan egin duzun tokirik arraroena?
Atari bateko baldosa hotzen gainean. Arraroena ez dakit, baina deserosoena behintzat bai.

Eta bereziena?
Sukaldeko mahaiaren gainean, erosotasun ezak morboa ere baitakar.

Inoiz egingo al zenuke biluzirik?
Ez. Ez zaizkit, inondik inora, morbosoak iruditzen.

Zein izan da eduki duzun abenturarik bitxiena?
Ameriketan, Ozeano Bareko hondartza batean, neska bat ezagutzea; hurrengo egunean bere gurasoekin bi aste pasatzera joatea; eta itzulerako hegazkina hartu baino 45 minutu lehenago hura konkistatzea...

Aitortu dezakezun sekreturik?
Sekretu guztiak taula gainean botatzen ditut.