Zugzwang: Willis Drummond taldearen disko berria

Zugzwang: Willis Drummond taldearen disko berria Gaur eman dute honen inguruko informazioa Bilboko Kafe antzokiko prentsaurrekoan. Lehen singlea eta bideoklipa ere ezagutzera eman dituzte eta bihar bertan egongo da eskuragarri “Zugzwang” deitutako diskoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zugzwang-willis-drummond-taldearen-disko-berria/@@download/image/Zugzwang.jpg
2019/11/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Gaur eman dute honen inguruko informazioa Bilboko Kafe antzokiko prentsaurrekoan. Lehen singlea eta bideoklipa ere ezagutzera eman dituzte eta bihar bertan egongo da eskuragarri “Zugzwang” deitutako diskoa
Zugzwang: Willis Drummond taldearen disko berria

Zugzwang egungo munduaren egoera ezegonkorra islatzen duen kontzeptua dela adierazi dute. Lur planeta ataka estuan dago, Europa ere, eta zer esanik ez Euskal Herria. Horren aurrean rock and rollak mundua izorratu nahia ari diren horien kontra egin behar duela uste du hirukoak. Horregatik, galdera sorta ugari dakartza Zugzwang diskoak: nori lehentasuna? Zeri lehentasuna? Noren interesa da?

Galdera horien erantzunen bila “dena esateko dago, dena idazteko dago, dena kantatzeko dago”. Beraz, hitzei dagokienez 2019ko diskoa da erabat. Egun bizitzen ari garenaren autokontzientzia arikea egin nahi izan du Willis Drummondek. Soinuaren aldetik ere aberatsa da, estudioa eta kontzertuak bi gauza ezberdinak direnaren jakitun. Hori dela eta, diskoan teklatuak, tronboiak, saxoak eta gorpuzkera ezberdineko gitarrak entzun ahalko dira, beti ere iparraldekoek duten soinu gordina galdu gabe. Bitxikeria moduan, aipatu Anarik abesti batean abesten duela. Hemen kaleratu duten singlea:

ZUGZWANG diskoaren aurkezpen datak:
Urtarrilak 17 Kafe Antzokia, Bilbo
Urtarrilak 31 Atabal, Miarritze
Otsailak 14-24: Japonia
Otsailak 27- martxoak 8: Australia
Martxoak 21: Rocksound, Bartzelona
Martxoak 28: Wurlitzer, Madril