Zubia sofan botata igarotzeko 5 mini-telesail

Zubia sofan botata igarotzeko 5 mini-telesail Aitzakiarik ez ezer ez egiteko! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zubia-sofan-botata-igarotzeko-5-mini-telesail/@@download/image/television-generic_650x400_81469541532.jpg
2018/12/06
berria
Aitzakiarik ez ezer ez egiteko!
Zubia sofan botata igarotzeko 5 mini-telesail

Zubia gainean dugu, eta ziur gaude zuetako askok gauza bakarra duzuela buruan; sofa, manta eta telebista! Plazer ezkutu hori betetzera bazoazte, hemen dituzue zubia goxo-goxo igarotzen lagunduko dizuten uneko 5 mini-telesail:

SHARP OBJECTS: Amy Adams protagonista duen telesail bikain honek lehen unetik hartuko zaitu atzapar artean. Suspensez beteriko zubi bat igarotzeko ezin hobea! HBOn topatuko duzu.

I LOVE DICK: Amazon Primeko telesail honek plazera eta artea ditu hizpide; Kevin Bacon eta Kathryn Hahn dira protagonistak, eta gauza bat argi dago; telesail hau ez da batere ohikoa.

THE ALIENIST: Garaiko telesailen zalea bazara eta Sherlock Holmes kutxuko istorio misteriotsuak gustatzen bazaizkizu, hau da dudarik gabe behar duzun telesaila! Dakota Fanning, Daniel Brühl eta Luke Evans hirukoteak maisuki interpretatutako istorioa da, laster bigarren denboraldia izango duena, ikusgai Netflixen.

PATRICK MELLROSE: Hasi aurretik, izen bat: Benedict Cumberbatch. Aktore bikain honek protagonistaren mundu ilunean sartuko zaitu bost kapitulu bikainetan. Ez dugu besterik esan behar.

COLLATERAL: Denboraz larri bazabiltza, aukera onena duzu. Soilik lau kapitulutan, pizza banatzaile batekin lotutako krimen bat argituko dute. Feminismoa, diruak dakarren boterea eta etorkinak dira ukituko dituen beste gai batzuk. Ondo pasa!