Zubia erosi du

Zubia erosi du https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
AEBetako Montana estatuko Craig Bridge zubia bota egin behar zutela jakin zuenean, Scott Nelson izeneko nekazariak bere lursaila eskaini zuen zubia bertan gordetzeko. Zenbait urtez, Montanako garraio saila zubia saltzen saiatu zen, baina eroslerik aurkitu ez zuenez, zubia eraitsiko zuela jakinarazi zuen -inork doan hartzen ez bazuen behintzat-. Hala, azkenean, bere lursaila eskaintzea erabaki zuen Scott Nelsonek: orain, zubia lekuz aldatzeko behar diren 55.000 euroak lortu beharko ditu.