Zubi honetarako plana Durangoko Azokak jartzen dizu

Zubi honetarako plana Durangoko Azokak jartzen dizu https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zubi-honetarako-plana-durangoko-azokak-jartzen-dizu/@@download/image/20111130572kartela.jpg
2012/12/13
berria
Zubi honetarako plana Durangoko Azokak jartzen dizu
46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak 200 plan diferente proposatzen ditu zubiko egunetarako. Abenduaren 4tik 8ra askoren topaleku bihurtuko da Bizkaiko herria: aspaldiko lagunena, kulturzaleena, euskaltzaleena, festazaleena, literaturzaleena,... edonork aurki dezake aitzakia Durangora bisita egiteko.

Aurtengoan, hiru gune berri izango ditu Azokak –Irudienea, Szenatokia eta Kabi@–, eta, gainera, orain arteko guneak indartu egingo dira.

Horretaz gain, ez ahaztu
Plateruena Kafe Antzokiko kontzertuak eta gogoratu XVI. Euskal Denda ere bisita daitekeela. Bestalde, Azokan jazotzen diren guztiak AZOKA Telebistan eta streaming bidez ikusteko aukera izango dela www.durangokoazoka.com webgunean.

Irudienea



Euskaraz sortutako ikus-entzunezkoari eskainitakoa. Besteak beste, Bertsolari dokumentalaren bertsio laburtua, Laburbirako filmak, Xora eta Aktibista filmen aurkezpenak edota euskarazko lehen dokumentalak euren egileen eskutik ezagutzeko modua izango da. Abenduaren 6tik 8rako egitaraua bakarrik izango du.

Szenatokia



Euskarazko antzerkigintzaren topaleku izateko jaio den gunea. Egitarauko nabarmenen artean, abenduaren 6an egingo den antzerki maratoia. Lau talde amateur eta erdi-profesionalek euren lanak modu arinean aurkeztuko dituzte.

Kabi@



Sarean euskaraz zer egiten dabiltzan jakiteko. Abenduaren 5eaneta 6an izango da. Euskarazko wikipediaren 10. urteurrena ospatzekomaratoia ere egingo da. Tutorizatua. Ezer jakin barik ere, nork bereordenagailu portatilarekin zein antolatzaileek ipinitakoarekinwikipedian parte hartzeko aukera izango da. Ikusi egitaraua hemen.

Ahotsenea



Bost egunez zabalik egongo da orduerdiro sortzaile baten lanagertutik ezagutzeko, dela aurkezpen-solasaldia edota emanaldia. Guztira95 aurkezpen eta 350 sortzaile inguru, bertatik bertara ezagutzeko. Ikusi egitaraua hemen.

Haur Literatura Aretoa



Gaztetxoenen liburu, disko, ikus-entzunezko, joko, tailer etaemanaldien bidez ezagutzeko lekua da. Lasai irakurri, gustora abestu,marrazkiak egin, pailazoekin jolastu... abenduaren 5etik 8ra aukera zabala dago hemen ere.