Zotzekin egindako hiria

Pazientzia behar da gero, Stan Munro estatubatuarrak egin duen bezala, bi milioi zotzekin hiri bat eraikitzeko! Hiria eraikita, Munrok markak hautsi nahi zituen. Dena dela, beste estatubatuar batek Munroren marka gainditu du: hiru milioi zotzekin krokodilo bat egin du. Hala ere, ezin ukatu Munrok izugarrizko eskulanak egiten dituela. Eta pazientzia izugarria duela, noski.