Zortzigarren Pecha Kucha Night-a Donostiako Le Bukowski aretoan

Zortzigarren Pecha Kucha Night-a Donostiako Le Bukowski aretoan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zortzigarren-pecha-kucha-nighta-donostiako-le-bukowski-aretoan/@@download/image/20121164283pecha.jpg
2012/12/13
berria
Pecha Kucha izena japonieratik dator, eta "chit-chat" edota elkarrizketa soinua islatzen du. Dena dela, Pecha Kucha kontzeptua 2003an sortu zen Tokion, eta obrak erakutsi eta jendearen iritzia jasotzeko formatu berri bat da. Urtarrilaren 27an, iluntzeko 20:30etatik aurrera diseinatzaile gazteen erakustaldia egingo dute Donostiako Egia auzoko Le Bukowski aretoan.

Pecha Kucharen helburua gau berean hainbat sortzaileren ideiak elkarrekin konpartitzea da. Era berean, ikusleen interes altua eta etengabeko atentzioa erakarri nahi ditu, eta horretarako aurkezpen laburrak eta zehatzak egiten dituzte. 20x20 formatuak, hain zuzen, 20 irudi 20 segundutan erakusteko aukera ematen du.
Beraz, artista bakoitzaren aurkezpenak, bataz beste, ia zazpi minutuko iraupena du, eta geldialdi labur baten ostean, beste profesional baten lanak erakusten dira. Gehienetan, zortzi lagun inguruk parte hartzen du saio bakoitzean. Formatuak arrakasta handia lortu du, ez Japonian soilik, baita munduko beste hainbat lekutan ere.
Hilaren 27an egingo den Pecha Kucharen 8. saioa doakoa izango da, eta horren ostean Djing-k jarriko du musika.