Zortzi mila milioi biztanletara iritsi gara Lur planetan
Berau kalkulatzeko estatistiketan oinarrituta kontagailu bat sortu dute, Worldometer izenarekin, eta bertan sakatuz gero ikus genezake jada estimatzen zen kopurua gainditu dugula.
Hona hemen, urte ezberdinetan munduak izan duen pertsonen biztanle kopurua eta baita 2037 eta 2058 urteetarako aurreikuspenak ere. Datuak hemendik hartu ditugu.
Gaurko 8.000 milioi horietan, erdiak munduko 8 herrialdetan bizi dira. 1.426 milioi Txinan, baina kopuru horretatik gertu Indian, 1.417 milioi.
|
Mugarria |
Urtea |
|
Mila milioi |
1804 |
|
2 mila milioi |
1927 |
|
3 mila milioi |
1960 |
|
4 mila milioi |
1974 |
|
5 mila milioi |
1987 |
|
6 mila milioi |
1998 |
|
7 mila milioi |
2010 |
|
8 mila milioi |
2022 |
|
9 mila milioi (aurreikuspena) |
2037 |
|
10 mila milioi (aurreikuspena) |
2058 |
Amaitzeko, tresna bitxi bat. Jakin nahi zu jaio zinen urtean zenbat pertsona gehiago zeuden munduan? Horretarako sakatu hemen.

