Zortzi gaztek egingo dute Londresko Joko Olinpiko eta Paralinpikoen jarraipena

Zortzi gaztek egingo dute Londresko Joko Olinpiko eta Paralinpikoen jarraipena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zortzi-gaztek-egingo-dute-londresko-joko-olinpiko-eta-paralinpikoen-jarraipena/@@download/image/20125308718sarituak.jpg
2012/12/13
berria
Dagoeneko ezagutu ditugu, Basque Team Fundazioak eta Gazteaukera Atariak abian zuen lehiaketaren epaimahaiak hautaketa egin ondotik, 2012ko Londresko Joko Olinpiko eta Paralinpikoen jarraipena egingo duten zortzi gazte euskaldunen izenak.


Basque Team Fundazioak eta Gazteaukerak berriki argitaratu dituzte, martxoan abian jarri zuten Londresko Joko Olinpikoen jarraipena egiteko lehiaketaren 8 irabazleen izenak. 'Euskadin egingo dira 2020ko Joko Olinpikoak' gaiaren inguruan 70 lagun baino gehiagok parte hartu zuten apirilaren 16a bitarte, baina bertaratzeko txartela zotzik eskuratu dute.
Lau mutil eta lau neska izango dira 2012ko Londresko Joko Olinpikoen jarraipena egingo dutenak. Alexander Padilla (Villabona), Eider Arambarri (Zarautz), Karel López (Errenteria), Maite Goiriena (Gernika), Ane Bores (Bilbo), Egoitz Maeso (Trapaga), Eneko Palomero (Amorebieta) eta Janire Renobales (Santurtzi) izan dira, besteak beste sailkatuak.
Irabazleen artean lauko bi talde antolatu dituzte. Lehen lauek lauak Joko Olinpikoen jarraipena egingo dute eta azken lauek, berriz, Joko Paralinpikoen jarraipena.
Lehiaketan aurkeztu dituzten lan guztiak, bideo eta idazlanak, ikusgai dira Gazteaukera Atarian.