Zortzi film labur ikusi ahal izango dira XXI. Laburbiran, apirilaren 12tik aurrera

Zortzi film labur ikusi ahal izango dira XXI. Laburbiran, apirilaren 12tik aurrera Herrietako emanaldiak antolatzeko eskaerak egin daitezke hilaren amaierara arte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zortzi-film-labur-ikusi-ahal-izango-dira-xxi-laburbiran-apirilaren-12tik-aurrera/@@download/image/Laburbira-·-KARTEL-OROKORRA-1-scaled.jpg
2024/03/06
Herrietako emanaldiak antolatzeko eskaerak egin daitezke hilaren amaierara arte.
Zortzi film labur ikusi ahal izango dira XXI. Laburbiran, apirilaren 12tik aurrera

2024ko Laburbirak, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak eduki zein estilo ezberdinetako zortzi film labur eskainiko ditu. Euskal zinemagintzea hauspotzea, zinemagileei euren lanak erakusteko aukera ematea eta herritarrei euskeraz sortutako film laburrak ezagutaraztea du helburu.

Aurten, hogeita bi lan aurkeztu dira eta horietatik zortzi film hautatu dira herriz herri erakusteko. Guztira, 87 minututako film-labur sorta osatu dute.

Hauexek dira zortzi filmak: Jone Arriolaren Dena asmatuta dago; Guillermo Ordás-en Katalinaren zoria; Amaia Lejarretaren Erro; Ander Iruretagoyenaren Babesa; Mikel Alvarezen Mundu berri bat; Ane Cuestaren Zirrara; Ilune Diaz eta Jordi Nueten Talkak; eta Ander Iriartereen Betizu buru.

Edozein herritan antola daitezke emanaldiak eta eskaera webgunean egin daiteke martxoaren amaierara bitarte. Proiekzioez gain, zuzendariekin solasaldiak ere antola daitezke emanaldien ondoren.