Zortzi egun euskal kultura zabaltzeko, Quebecen

Zortzi egun euskal kultura zabaltzeko, Quebecen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zortzi-egun-euskal-kultura-zabaltzeko-quebecen/@@download/image/2010827816Troispistoles.jpg
2012/12/13
berria
Zortzi egun euskal kultura zabaltzeko, Quebecen
Euskal Herriko kultura ezagutzera emateko jaialdia egiten ari dira Quebeceko Trois Pistoles hirian, hamabigarren urtez. Besteak beste, pilota eta euskal sukaldaritza ikastaroak antolatu dituzte.




Ander Landetak euskal pilota ikastaroa eman zuen asteburuan, eta gaur, astelehena, Isabelle Rioux artista murala eta eskultura egiten ari da, hondartzan bildutako materialekin. Asteazkenean, bestalde, Cynthia Emond sukaldariak euskal gastronomia jorratuko du eta Ezpeletako txarangako kide Sebastien Zamorak dantza ikastaroa eskainiko du. Hain justu, Ezpeletako txarangako zortzi kide izango dira jaialdian amaiera arte, igandera arte alegia. Asteburuan, jaia behar bezala agurtzeko herri afaria egingo dute eta baita gizon proba ere.
Trois Pistolen Euskal Herriari eskainitako parke bat dago; toki horretan gogora ekartzen dute euskal arrantzaleak bertaraino joaten zireneko garaia baleak arrantzatzera.