Zortedunak, ez horren zortedun

Zortedunak, ez horren zortedun https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zortedunak-ez-horren-zortedun/@@download/image/mundua_chicago_1359471426.jpg
2013/02/04
berria
Chicagon bizi zen Urooj Kahn, garbiketa enpresa baten jabe zen 46 urteko gizona. 425.000 dolar egokitu zitzaizkion estatuko loterian, eta sari osoa beretzat gordeko zuela adierazi ostean, hilik azaldu zen etxean. Illinoisko Poliziak ez zuen kasua susmagarritzat jo —harrigarria—, eta berehala artxibatu zuen, 45 urtez gorako pertsonekin hala egiten dutela argudiatuta.

Kahnen senide batek, ordea, autopsia berregiteko eskatu zien eta, a ze sorpresa, heriotza zianuro dosi hilgarri batek eragin ziola frogatu zuten! Hiltzailea nor den jakiteak ez dirudi kontu zaila: nork jaso zuen saria Kahn hil zenean?