Zorroztaile zorrotzena

David Rees marrazkilaria da, idazlea ere bai eta, gainera, arkatz zorroztaile izendatu du bere burua; halako lehenengoa! 15 dolarren truke, "inongo makinak lor ez dezakeen zorroztasun perfektua" ematen omen die arkatzei. Lijak eta labanak erabiltzen ditu horretarako, eta bezeroei neurrirako enkarguak hartzen dizkie, "bakoitzari nahi duen punta ematen diot". Bitxia.