Zoriontasuna areagotzeko, zientziaren ustez, egin beharrekoa

Zoriontasuna areagotzeko, zientziaren ustez, egin beharrekoa Urtebete barru zoriontsuagoa izan nahi duzu? Ikerketa honetan zehazten diren estrategiekin proba dezakezu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zoriontasuna-areagotzeko-zientziaren-ustez-egin-beharrekoa/@@download/image/siluetas-amigos-felices-saltando-al-atardecer.jpg
2023/09/22
Urtebete barru zoriontsuagoa izan nahi duzu? Ikerketa honetan zehazten diren estrategiekin proba dezakezu.
Zoriontasuna areagotzeko, zientziaren ustez, egin beharrekoa

Ikerketa baten arabera, zenbait estrategia jarraituta, hemendik urtebetera zoriontsuago izan zaitezke. 2018an Psychological Science aldizkarian argitaratu zen ikerketak behintzat horrela zioen. 

Ikerketan aipatzen diren estrategiak alderdi sozialean oinarritzen dira batik bat. Ikerketak frogatu zuen ongizaterako estrategiak eraiki zituzten pertsonek beste pertsonak kontuan hartuta eraiki zituztela, eta urtebete geroago zoriontsuago zirela azaltzen du Julia Rohrer psikologoak eta ikerketaren buruak. Aldiz, beste pertsonak kontuan hartu gabe estrategiak eraiki zituztenek zoriontasun maila berbera zuten urtebete geroago. 

2014an galdeketa bat burutu zen. Alemaniako biztanleek euren bizitzekin zein punturaino zeuden asebeteta erantzun behar izan zuten 0tik 10erako puntuazioa jarriz. Bost urte barru izango zuten ongizateari buruzko aurreikuspena ere egin behar izan zuten, eta hori eskuratzeko martxan jarriko zituzten estrategiak aipatu. Urtebete geroago, parte-hartzaileen asebetetasun maila ebaluatu zen. 

1178 pertsonak hartu zuten parte. Horietatik 596k baieztapen orokor bat egin zuten edo ekintza indibidualak ez zituzten definitu. Aldiz, 582 pertsonak euren estrategia zehatzari buruz informatu zuten. 

Rohrer eta bere taldeak sakonki aztertu zituzten datu hauek eta 582 pertsona horiek emandako ideiekin estrategia zehatzak definitu zituzten. Horietatik 184k adierazi zuten konpromiso sozialen bat hartuko luketela, adibidez besteei laguntzea, familiarekin denbora gehiago igarotzea edo lagunekin denbora gehiago egotea. Aldiz, beste 398 pertsonek estrategia ez sozialak zehaztu zituzten, adibidez erretzeari uztea.


Ikerketako analisien arabera, estrategia sozialak definitu zituztenek urtebete geroago euren bizitzekin gogobetetasun handiagoa erakutsi zuten estrategia ez sozialak hautatu zituztenen aldean, azken hauen zoriontasun maila konstante mantendu baitzen. 

Datu hauen azterketaz gain, ikerketa gehigarriak ere burutu zituen Rohrer eta bere taldeak. Horien artean ikerketa esperimentalak, jarraipen ebaluazioak jakiteko zergatik hobetzen duten zoriontasun sentimendua estrategia sozialek eta zergatik ez estrategia ez sozialek.

Ondorioztatu zutenaren arabera, gizakia benetan zoriontsu harreman sozialek egiten dute, baina ez edozein harremanek, baizik eta harreman positibo eta sakonek. Adituen arabera, honelako harremanak zaintzen dituztenek aukera gehiago dute zahartzarora forma fisiko hobean iristeko. 

 

Erreferentziak:

  • Rohrer, J. M., Richter, D., Brümmer, M., Wagner, G. G., & Schmukle, S. C. (2018). Successfully Striving for Happiness: Socially Engaged Pursuits Predict Increases in Life Satisfaction. Psychological Science, 29(8), 1291–1298. https://doi.org/10.1177/0956797618761660
  • Waldinger, R. The Study of Adult Development. Harvard Medical School. Brigham and Women’s Hospital. http://hr1973.org/docs/Harvard35thReunion_Waldinger.pdf