Zorionaaaaaak zueiiiiii…

Zorionaaaaaak zueiiiiii… https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zorionaaaaaak-zueiiiiii/@@download/image/91p22santiagoc.jpg
2012/12/13
berria
Santiago de Cuban hastear dira Batista diktadorea agintetik kendu zuen iraultzaren 50. urteurreneko ospakizunak. Urteurrenak merezi du, jakina; baina Kubako egoera ez da itxaferoak botatzeko modukoa. Gustav eta Ike urakanek kalte larriak eragin zituzten, eta hori nahikoa ez, eta hortxe jarraitzen du AEBen blokeo ekonomikoak. Urrian, Kubak blokeoaren aurkako ebazpena aurkeztu zuen Nazio Batuen Erakundean, eta 185 herrialderen babesa jaso zuen. Hiru herrialdek ebazpenaren kontra bozkatu zuten: Israelek, Palauk eta AEBek, jakina. Zerbait aldatuko ote da AEBetako presidente berriarekin?