Zoo honek kaioletan sartzen du jendea animaliak aske dauden bitartean

Zoo honek kaioletan sartzen du jendea animaliak aske dauden bitartean Zooetan animaliak kaiolen barruan ikustea benetan da penagarria. Zoo askok ez dute leku zabal edo egokirik animaliak gustura sentitu daitezen, tristura eremuak bihurtzen direlarik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zoo-honek-kaioletan-sartzen-du-jendea-animaliak-aske-dauden-bitartean/@@download/image/9457e1d88f88764c3af658191774adbd-1024x681.jpg
2019/09/18

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Zooetan animaliak kaiolen barruan ikustea benetan da penagarria. Zoo askok ez dute leku zabal edo egokirik animaliak gustura sentitu daitezen, tristura eremuak bihurtzen direlarik.
Zoo honek kaioletan sartzen du jendea animaliak aske dauden bitartean

Txinako zoo honek ikuspegi berri bat eman nahi izan dio betiko zoo modeloari. Mundu basatira hurbildu nahi izan ditu bere bisitariak animaliak kaiolatu beharrean pertsonak sartuz barrote artean.

Zoologiko askok ateak isten dituzten bitartean, beste batzuk irekiak mantentzeko modu berriak pentsatzen ari dira. Txinan dagoen Ledu Wildfire zoologikoan bisitariek aukera dute animalia basatiak aske dauden bitartean hauek behatzeko. Animalia hauek kaiola txikietan sartu beharrean, bisitariak kaiolaratzen dira. Kamioi batean gainean dago kaiola eta kamioia parkean zehar mugitzen da tigre, lehoi eta beste hainbat harrapakari aske dauden bitartean.

Baina hau ez da guztia. Bisitarien kaioletan jakiak jartzen dituzte zintzilik animaliak erakartzeko. Horretaz gain, irekidurak daude, bisitariek beraiek izan dezaten aukera janaria emateko basapiztiei. Dirudienez ideiak sekulako arrakasta eduki du eta herrialde osoko turistak, zein nazioartekoak erakarri ditu. Halere, aurrerapauso bat baldin badirudi ere, eta askeago baldin badira ere animalia hauek, eremu baten barruan, modu artifizialean bizi dira, euren askatasuna mugatuz. Zuri zer iruditzen zaizu ideia hau?