Zonbiak Serraren esanetara

Badirudi Koldo Serra zuzendari bilbotarraren (The Backwoods, 2006) bigarren lan luzea aurrera doala. Perros muertos izango du titulu filmak, lau milioi euroko aurrekontua du eta Hugo Silva izango da protagonista. Bartzelonan banku batean lapurtu ostean, Espainiako hegoalderantz abiatuko dira Cocacolo eta bereak. Bidean, baina, zonbi talde batekin topo egingo dute. Serraren hitzetan, Robert Rodriguezen From Dusk Till Dawn (1996) eta 80ko hamarkadan Espainian egin ziren B serieko filmak uztartuko ditu.