Zombies, Run! 2

Osasuntsu egon nahi dutenentzat, korrika egiteko lagungarriak diren aplikazioak asko dira. Gehienek, GPSaren bitartez, egindako ibilbidea eta kilometro kopurua azaltzen digute. Bestalde, badira zenbait bideokontsola jokoa kontrolatzeko gure mugimenduak irakurtzeko gai direnak. Ba, bi aspektu hauek uztartu ditu Zombies, Run! jokoak. Zombiengandik ihes egitea da ideia baina, horretarako, benetan egin beharko dugu korrika. Lasterka ari garela, gure musika entzun ahal izango dugu, baina jokoaren beraren audioa hautatzea gomendatzen dizuet: zombien arnasketa garondoan sentituko duzu.