Zohikatz salataria

Zohikatz salataria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zohikatz-salataria/@@download/image/20p42-1.jpg
2012/12/13
berria
Zohikatz salataria
Lurralde hezeetan, landareen deskonposizio makalak zohikatz izeneko erregai fosil begetala sorrarazten du. Hori dela eta, tokiotan, azido organikoen kontzentrazioa oso altua da, eta bertan lurperatutako gorpuak primeran kontserbatzen dira. Zohikaztegietako berezitasun hau, hala ere, hiltzaileen kontrako bihurtu da. Peter Reyn ingelesak 1960an emaztea hil eta zohikaztegi batean lurperatu zuen. Ondoren, emaztea desagertuta zegoela salatu zuen. 1983an, ordea, emakumearen kaskezurra topatu zuten, eta burua bere horretan zegoen, ia-ia ukitu gabe. Aurkikuntzaren ostean, Peterrek bere burua salatu zuen.