Zoe Bray hautatu dute Nekatoeneako literatura sorkuntza egonaldiaren irabazle

Zoe Bray hautatu dute Nekatoeneako literatura sorkuntza egonaldiaren irabazle Urriaren eta abenduaren artean egingo du sorkuntzarako hilabeteko egonaldia Hendaiako Abbadia Eremuko Nekatoenean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zoe-bray-hautatu-dute-nekatoeneako-literatura-sorkuntza-egonaldiaren-irabazle/@@download/image/f2620cd2-f5be-4067-a5b4-d24cd97b4a3e.jpeg
2022/07/26

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Urriaren eta abenduaren artean egingo du sorkuntzarako hilabeteko egonaldia Hendaiako Abbadia Eremuko Nekatoenean.
Zoe Bray hautatu dute Nekatoeneako literatura sorkuntza egonaldiaren irabazle

Euskal kultur erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterrak eta Euskal Idazleen Elkarteak antolatzen duten euskarazko literatura sorkuntzaren hamabigarren egonaldia izango da aurtengoa, euskal literatura sorkuntza sostengatu eta bultzatzeko asmoz. Zoe Bray artista, antropologo, irakasle eta idazlea aukeratu dute urri eta abendu artean hilabeteko egonaldia egiteko.

Zoe Bray 1974an sortua da eta Estatu Batuetako Nevadako Reno hirian bizi da. Aita ingelesa eta ama baxenabartarra ditu. Europako hainbat lekutan bizi izan da eta Euskal Herriarekiko lotura betidanik atxiki du, eta euskara bere bosgarren hizkuntza du.

Batez ere erretratuak marraztu izan ditu, baina konfinamendu garaian haurrentzako istorioak idatzi eta ilustratzeari heldu zion. Nevadan bizi den June izeneko neskatxa baten abenturak kontatuko dituen ipuin ilustratu bat lantzeko asmoa du egonaldiaren baitan.

Aurreko edizioetan honako hauek parte izan dute sorkuntza egonaldietan: Maialen Akizu, Nahia Zubeldia, Jokin Mitxelena, Iñaki Martiarena Mattin, Amaia Hennebutte, Unai Oiartzun, Patxi Zubizarreta, Aitzol Lasa, Yolanda Arrieta, Ekhiñe Egiguren, eta Fernando Morillo.