Zodiac ****

60ko hamarkadaren bukaeran Zodiac goitizeneko hiltzaile misteriotsu batek hainbat pertsona hil eta izua eragin zuen AEBetan. San Francisco hiriko poliziako bi ikerlari eta San Francisco Chronicle egunkariko bi kazetari hiltzailearen atzetik ibili ziren urte luzez. Ezin izan zuten harrapatu, ordea. The Fight Club ilunaren egileak xehetasun handiz islatzen du psycho-killer iheskor hura atxilotzeko ahalegin ustela film apart honetan. Seven zirraragarriaren estilotik urrun, Alan J. Pakularen All the Presidents Men finaren kutsu klasikoaz bernizatzen du pelikula Fincherrek. Efektismoaren tentazioei uko eginez, mamiari ematen dio lehentasuna; suspensearen hariak ezin hobeto mugituz. Thriller hotza da oso. Bikaina. Ezinbestekoa.