Zoaz Kerobia eta Audienceren kontzertuetara GAZTEZULOrekin!

Zoaz Kerobia eta Audienceren kontzertuetara GAZTEZULOrekin! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zoaz-kerobia-eta-audienceren-kontzertuetara-gaztezulorekin/@@download/image/201010205286Kerobia1.jpg
2012/12/13
berria
Zoaz Kerobia eta Audienceren kontzertuetara GAZTEZULOrekin!
Sarrera bikoitz bana dugu bi taldeok asteburuan emango dituzten kontzertuetarako. Kerobiak ostiralean joko du Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, eta Audience Andoaingo Basteron ariko da larunbatean.
 



Bidali emaila gaztezulo@gaztezulo.com helbidera ostiral eguerdia baino lehen zure zen abizenekin eta telefono zenbakiarekin eta sarreren zozketan parte hartuko duzu.
Xabi Bandinik (gitarra eta ahotsa), Mikel Zorrillak (bateria), Alberto Isabak (baxua), Mikel Isabak (teklak) eta Ruben Matillak (gitarra) osatzen dute Kerobia. Iruindarrek zabor ontziekin loturiko trilogiari ekin zioten 2008an eta lana bukatu berri dute. Materia organikoa eta gainerakoak, Papera eta kartoia eta Ontziak dira hiru diskoon izenburuak.
Audience, bere aldetik, A shake in calm water diskoko kantak ari dira jotzen han eta hemen. Bestalde, Amerikanuak dokumentaleko musika egin du Gernikako taldeak.