Zizurko gaztetxearen 2. urteurrena

Zizurko gaztetxearen 2. urteurrena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zizurko-gaztetxearen-2-urteurrena/@@download/image/20078237018Zizurgaztetxea.jpg
2012/12/13
berria
Zizurko Esparru gaztetxeak bi urte bete ditu. Hori ospatzeko, abuztuaren 25ean hainbat ekimen antolatu dituzte.

Zizurko Gazte Asanbladako kideak duela bi urte sartu ziren gaur egungo Esparru gaztetxera. Spar supermerkatu izan zen garai batean lokala, baina 10 urte baino gehiago zeramatzan hutsik, eta gazteek leku bat behar zutela ikusita, bertara sartu eta autogestiorako gune bihurtu dute. "Urteak eman ditugu autogestioaren alde egiten, eta jada 2 urte dira Esparru Gaztetxea okupatu genuenetik. Gazteontzako topagune, borroka tresna eta hezibide bihurtu dugu gaztetxea. Errepresio eta erasoen gainetik, 2 urte daramatzagu Zizurren alternatibak eraikitzen, 2 urte herria zirikatzen, 2 urte ametsak okupatzen! Ondo ospatu beharreko 2 urte askatzaile!", adierazi dute Gazte Asanbladako kideek.
Hau guztia ospatzeko, hona hemen abuztuaren 25erako prestatutako egitaraua:
    * 10.30: txupinazoa + hamaiketakoa txarangarekin (eskoletan)
    * 12.00: herri kirolak (Gaztetxeko plazan)
    * 13.00: break dance (eskoletan)
    * 14.30: herri bazkaria (eskoletan) + bazkalostean Bolando Voys-en musika emanaldia
    * 18.00: manifestazioa eskoletatik abiatuta 2 URTE AMETSAK OKUPATZEN
    * 19.30: karro-poteoa Zizurko tabernetatik
    * 21.30: Zizurko musikeroen KONTZERTUAK (eskoletan):
          Triphasik
          Granero distorsion
          Zizurko hip-hoperoak
          DJ eder
          DJ don jon