Zizurko bi gazteren aldeko kontzentrazioa

Zizurko bi gazteren aldeko kontzentrazioa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zizurko-bi-gazteren-aldeko-kontzentrazioa/@@download/image/20071161512Gazte_eta.jpg
2012/12/13
berria
Zizurko gaztetxeko bi gaztek Iruñeko auzitegira joan beharko dute gaur guardia zibil batzuek beraien aurkako salaketa jarri zutelako. Hau salatzeko kontzentrazioa egingo dute gaur 20:00tan Correosen.

Udara honetan, ekainaren 2an, kaleko jantzitako hiru guardia zibil Zizurko Esparru gaztetxean sartu ziren, eta une oro oso jarrera bortitza izan zuten. Gaztetxe kanpoaldean modu txarrean bi gazte identifikatu egin zituzten, eta tirabirak izan ziren. Herriko alkatea ere azaldu zen bertan, baina honi inolako jaramonik egin gabe alde egin zuten bertatik.
Identifikatutako bi gazteek guardia zibilen aurkako salaketa jarri zuten, baina salaketa hori berehala artxibatu zuten. Aldiz, bi gazteen aurkako guardia zibilek jarritako salaketak aurrera egin du eta gaur epaituko dituzte.
"Hiru pikoloek gidatutako polizia muntaia salatzeko" gaur 20:00tan Correosen elkarretaratzea egingo dute Esparru gaztetxekoek eta jendeari bertara joateko deia egin diote.
Horrez gain, horrelako gertaerak askotan izaten direla salatzeko Gazte eta aske izeneko dinamika jarriko dute martxan gaztetxekoek.