ZirTok, umore errimatuaren lehiaketa, antolatu dute

ZirTok, umore errimatuaren lehiaketa, antolatu dute Apirilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte sortu beharko dira zirtoa oinarri duten bideoak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zirtok-umore-errimatuaren-lehiaketa-antolatu-dute/@@download/image/image_preview.jpg
2023/03/28
Apirilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte sortu beharko dira zirtoa oinarri duten bideoak.
ZirTok, umore errimatuaren lehiaketa, antolatu dute

TikTok sare sozialean euskarazko umore errimatua sustatzeko asmoz antolatu dute lehiaketa Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Hiru Damatxok eta Bertsozale Elkarteak. "Zirtoa erantzun errimatu barregarria da, edozein elkarrizketetan bat-batean erabili litekeena. Zirtoak egiten dituena zirtolaria da, eta zirtoa oinarri duen TikTok-eko lehiaketa ZirTok", azaldu dute.

Hiru modalitate izango dira lehiaketan: lehenengoan, lehiaketarako propio sortu diren TikTokeko filtroak erabiliz, bat-batean zirtoa edo erantzun errimatua sortu beharko da; bigarrenean, berariazko filtroak erabiliko dira, bat-batean puntuari erantzuteko; eta hirugarren modalitatean, esketx errimatuak sortu beharko dira zirtoka, puntuka, kopletan, rapeatzen edo nahieran. Eredu modura sortutako bideoak TikTokeko ZirTok kontuan zintzilikatu dituzte, eta baita www.zirtok.eus helbidean ere, lehiaketaren oinarriekin batera. 

Hamahiru urtetik gorako edozeinek har dezake parte, eta parte-hartzaile bakoitzak nahi adina bideo igo ditzake TikTok sare sozialera, Zirtok kontua etiketatuta. Bideoak apirilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte sor daitezke.

Epaileek erabakiko duten sari nagusia 500 eurokoa izango da. Esketx errimatuen modalitatean, bat-bateko zirtoen modalitatean eta bat-bateko puntu erantzunen modalitatean 250 euronako sariak izango dira. Gainera, zozketaz bidez beste 250 euroko sari bat banatuko da.