[ZIRT-ZART] SARA ZOZAYA: “Amets paranormalak izaten ditut eta batzuetan bospasei gogoratzen ditut”
Miresten duzun norbaiti argazkirik edo autograforik eskatu al diozu?
Bai, The xx-eko Romyri.
Interneten zer gauzen bila aritu izan zara?
Betaurreko vintage-ak.
Zer kantu moldatu nahiko zenuke?
Evanescence taldearen kanturen bat.
Gozozalea ala gazizalea zara? Eta aukeratutakoaren barruan, zer jakitara jotzen duzu gehien?
Gazia beti. Azeituna berdeak.
Norekin geldituko zinateke igogailu batean irten ezinik?
Olaia Inziarterekin.

Nori bidali diozu azken mezua? Eta zer mezu izan da?
Joneri, “baai, berandu baina bai”.
Beti gomendatzen duzun telesaila edo pelikula? Zergatik?
Seinfeld telesailaren sortzaileek egindako Curb your enthusiasm. Barrea eragiten didalako beti.
Fenomeno paranormal edo azaldu ezinen bat bizi izan duzu?
Izaten ditudan ametsak paranormalak dira. Gau batzuetan bost edo sei gogora ditzaket.
Hil eta berriz itzuli ahalko bazina, pertsona, animalia edo gauza izanik, zer edo nor aukeratuko zenuke?
Txori bat.
Zer ohitura jaso duzu gurasoengandik?
Hotza hasten denean gaztainak afaltzea.
Zer ezaugarri balioesten da behar baino gehiago?
Mezuak azkar erantzutea.
Zer hitz edo esaldi erabiltzen duzu behar baino gehiagotan?
“Ongi iruditzen zaizu?”.
Zer talentu izatea gustatuko litzaizuke?
Bista ona izatea.
Zein da zure denbora-pasarik kutunena?
Irakurtzea.
Zein da zure idazlerik gogokoena? Zergatik?
Sara Mesa. Beti asmatzen duelako.
Zer soinu edo zarata gustatzen zaizu gehien?
Sua piztearena.
Fikziozko zer pertsonaia nahiko zenuke laguntzat?
Sizuka.

Zer beste lanbidetan aritzea gustatuko litzaizuke?
Terapeuta.
Zein da zure superstiziorik irrazionalena?
Armairuko ateak itxita lo egitea.
Nolakoa litzateke zure egun perfektua?
Lo egin eta itsasoan sartzea.
Tatuaje bat egin beharko bazenu gaur, zer izango litzateke?
Kandela bat.
Nola deskribatuko zenuke zure burua hiru hitzetan?
Lasaia, marroia eta Kaprikornioa.
Datorren urtean gertatuko den zeren zain zaude?
Arctangent festibalaren zain, bertan joko dut eta.
Zein da jaso duzun gomendiorik onena? Eta ezustean harrapatu zintuena?
Ezustean harrapatu ninduena: “Goran hotz egiten du”. Gomendiorik onena: “Eman maitasuna, ezer espero izan gabe bueltan”. Jabetzan duzun zer gauza bota beharko zenuke?
Gurasoen etxean topatuko ditudanak
