ZIRT-ZART: MIRARI MARTIARENA
“Nik baino gehiago daki Wikipediak nitaz”
MIRARI MARTIARENA (OIARTZUN, 1986) UMOREGILEA, GIDOIGILEA ETA KAZETARIA DA. IDOIA TORREGARAIREKIN BATERA BAKARRIZKETAK EGITEN ERE ARITZEN DA. EGUN, HITZOKEI SAIOAN ERE IKUS DEZAKEGU BERTSOLARITZAREN NONDIK NORAKOAK KONTATZEN.
- Zeinengatik aldatuko zinateke, aldatuko bazina?
Bolada batez, Mediterraneoko uharte txiki batean lasai bizi den pertsona batengatik. - Sekula egin ez dizuten zer galdera egitea gustatuko litzaizuke?
Zuen etxean zer ordutan bazkaltzen da? - 'Clickbait' egiteko zein titularren protagonista izatea gustatuko litzaizuke?
Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenak umore saio berria estreinatu dute. - Zer plater kozinatu ahalko zenuke momentu honetan hozkailuan duzunarekin?
Letxuga, tipula eta tomate entsalada, oilasko zatiekin. - Zein da deskargatu duzun azken app-a?
Sticker maker.

- Zure hurrengo bakarrizketak Whatsappeko zure azken mezuaren izenburua izango balu, zer izen izango luke?
“Eta geratu da betiko liantea bezela”. - Interneten zuri buruzko gauzen bila aritu izan al zara?
Bai, Wikipediak nik baino gehiago daki nitaz. - Nolakoa litzateke zure egun perfektua?
Kroketak jatea planen artean duen edozein egun. - Zer abesti aukeratuko zenuke zure hiletarako?
Julieta Venegasen El presente. - Nola hil nahiko zenuke?
Txorakeriaren bat esan berritan. - Zerurik izango balitz, Jainkoak zer esatea gustatuko litzaizuke sarrerara iristean?
“Eunon Jainkoak!”.

- Zer da egin duzun erokeriarik handiena?
Bakarrizketak egiten hastea. Handiena eta ederrena. - Zer bertute balioesten da behar baino gehiago?
Konstantzia. Zertarako egin pixka bat egunero, bezperan egin badezakezu? - Noiz esaten duzu gezurra?
Nire ilobaren marrazkiak asko gustatzen zaizkidala esaten dudanean. - Zer pentsatuko luke zure bertsio gazteagoak zutaz?
Benetan hori dena egingo dut?
- Zer hitz edo esaldi erabiltzen duzu behar baino gehiagotan?
Nik ez dut alferrik hitz egiten. - Esateaz berehala damutu zaren esaldia?
Gainezka nagoenean: “Edozer behar duzula, esan lasai, laguntzeko nago”. - Zure ezaugarriren bat aldatu ahalko bazenu, zer aldatuko zenuke?
Nire lana gutxiesteko joera. - Zer birao duzu gustukoen?
Ustel zikina. - Nola deskribatuko zenuke zure burua hiru hitzetan?
Hau emakume puska. - Dena dakien izaki bati galdera bat egin ahal izango bazenio, zer galdetuko zenioke?
Asteburuan zer eguraldi egingo du? - Jendeak zutaz zer pentsatzen duen jakin nahiko al zenuke?
Ez. Nahikoa lan badut nitaz zer pentsatzen dudan garbi izaten. - Zer azaltzen da zure mugikorrean gordeta duzun azken argazkian?

