ZIRT-ZART: CRIS LIZARRAGA
“Depilatzea izan da egin dudan erokeriarik handiena”

CRIS LIZARRAGA (BILBO, 1992) BELAKO TALDEKO ABESLARIA ETA
TEKLATU-JOTZAILEA DA. EUREN 'SIGO REGANDO' DISKO BERRIA AURKEZTU DUTE AURTEN. BIRA BETE-BETEAN DAUDE, BAINA GURE GALDERAK ERANTZUTEKO TARTEA HARTU DU.
- Nola irudikatzen duzu zure burua hemendik hogei urtera?
Bidaiatzearen, gauzak bizitzearen eta ikasten jarraitzearen orekan. Iritzia aldatuz eta nire 24 urteko ilobarekin zinera joaten. - 'Clickbait' egiteko zein titularren protagonista izatea gustatuko litzaizuke?
Belakoko abeslariak 2024ko Parisko Joko Olinpikoetan pertika-jauzian urrezko domina irabazi du. - Zer plater kozinatu ahalko zenuke momentu honetan hozkailuan duzunarekin?
Nire hozkailua hutsik dago, biran nagoela erantzun baitut. Beraz, ozpin plater gozo-gozoa, soja saltsarekin eta ketchup poltsatxoren batekin. - Zuen hurrengo diskoak Whatsappeko zure azken mezuaren izenburua izango balu, zer izen izango luke?
No problem babyyyyy. - Zer abestik ematen dizu nazka?
Ufa! Izal taldearen edozeinek. - Gustuko al duzu zaleak argazki edo autografo eske inguratzea?
Kontzertu bat amaitutakoan bikaina da. Beste testuinguru batean harrapatzen banau, lagunekin, lotsa handiagoa ematen dit, baina ondo iruditzen zait. Ez diot sekula inori ezetzik esan, little famous izateko zortea dudalako eta hurbiltzen zaidan jendea errespetutsua izaten delako. - Zer abesti aukeratuko zenuke zure hiletarako?
Itoizen Hilzori. - Oraingo zure ogibideaz gain, zertan lan egin izan duzu?
Saltzaile, gida bizikletan, zerbitzari, frantseseko eta marrazketako irakasle, umezain, itzultzaile, erretratugile… - Zein talentu izatea gustatuko litzaizuke?
Breakdance egitea. - Zein da zure beldurrik handiena?
Galtza pitilloak berriz modan egotea. - Zer da egin duzun erokeriarik handiena?
Depilatzea. - Noiz esaten duzu gezurra?
Puzkerra bota izana onartu nahi ez dudanean. - Zer hitz edo esaldi erabiltzen duzu behar baino gehiagotan?
“Literalki”, baina gutxiago erabiltzen saiatzen ari naiz. - Zer birao duzu gustukoen?
Joderhostia. - Zure ezaugarriren bat aldatu ahalko bazenu, zer aldatuko zenuke?
Garuneko jardunaldi maratonianoak. - Zer soinu gustatzen zaizu gehien?
Kafe beroarekin izotza apurtzen denekoa. - Nola deskribatuko zenuke zure burua hiru hitzetan?
Pisutsua, estiloduna, pekaduna, pixatia eta jatorra. - Iraganeko zeure buruari zerbait esan ahal izango bazenio, zer esango zenioke?
Ez eman minutu bat gehiago ergel horri. - Zein da zure superstiziorik irrazionalena?
Ilargia ikusi beharra dut betea dagoenean.