ZIRT-ZART: ANTTON TELLERIA

ZIRT-ZART: ANTTON TELLERIA “Bertsolaria izatea behar baino gehiago balioesten da” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zirt-zart-antton-telleria/@@download/image/ZIRT_ZART_01_urria.jpg
2022/12/22
elkarrizketa
“Bertsolaria izatea behar baino gehiago balioesten da”
ZIRT-ZART: ANTTON TELLERIA

ANTTON TELLERIA (TOLOSA, 1993) ‘NEKATUTAK’ UMOREZKO BAKARRIZKETAREKIN DABIL PLAZAZ PLAZA. TELEBISTAKO ‘MIHILUZE’ SAIOAN AURKEZLE ERE BADA EGUN, ETA MIHIA LUZEA DUELA ERAKUTSI DU BESTE BEHIN.

  • Zer kultur produktu erosi duzu azkenaldian zuretzat?
    Como Orquestar una comedia (John Vorhaus, 2017).
  • Eta beste norbaitentzat?
    James Taylorren kontzerturako sarrerak.
  • Zein da jaitsi duzun azken aplikazioa?
    Arinpark, isuna jaso berritan.
  • Zer prestatu ahalko zenuke oraintxe bertan hozkailuan daukazunarekin?
    Entsalada bat, oso tristea.

  • Zure hurrengo bakarrizketak Whatsappeko zure azken mezuaren izenburua izango balu, zer izen izango luke?
    Jajaja.
  • Zer hitz edo esaldi erabiltzen duzu behar baino gehiagotan?
    "Egia esan..."
  • Zer abesti aukeratuko zenuke zure hiletarako?
    Espainiako himnoa.
  • Zein da ezagutu dituzun pertsona ezagunen artean gehien gustatu zaizuna?
    Arnold Schwarzenegger. Oso gertukoa da.

  • Zer bertute balioesten da behar baino gehiago?
    Bertsolaria izatea.
  • Bizirik dagoen zein pertsonak sortzen dizu mespretxurik handiena?
    "Eskerrik" esaten duen edonork.
  • Zein da zure denbora-pasarik kutunena?
    Sofan botata egotea.
  • Zein da zure damurik handiena?
    Sofa hobea erosi ez izana.

  • Zer da apustu bat tarteko egindako tontokeriarik handiena?
    Ikus-entzunezko komunikazioa ikastea.
  • Gertaera historiko bat aldatu ahalko bazenu, zein izango litzateke?
    Sofa txar hura erosi nuen eguna.
  • Zer ezaugarri izan behar du nahitaez zure lagun batek?
    Otorduetarako konpainia ona izatea.
  • Zer gezur esan duzu gustuko zenuen norbait txunditzeko?
    Oso heldua naizela.
  • Zein ohitura jaso duzu gurasoengandik?
    Oinak lurrean izatekoa.
  • Dirua traba ez balitz, zer egingo zenuke?
    Dirua, traba? Kar-kar-kar.
  • Zer da anaiari egindako gauzarik ankerrena?
    Jaio izana.
  • Zure zer ezaugarri gustatzen zaizu gutxien?
    Beldurra.
  • Eta gehien?
    Dirua.

  • Jabetzan duzun zer gauza bota beharko zenuke?
    Kalabazinarekin espagetiak egiteko makina.
  • Zein da mugikorrarekin atera duzun azken argazkia?