ZIRT-ZART: ANE LINDANE
“Nire 'nude'-rik badagoen begiratzen dut RedTuben eta YouPorn-en”.

ANE LINDANE AKTOREA (BILBO, 1988) TELEBISTA, IRRATI ZEIN SARE SOZIALEN BIDEZ EZAGUTU DUGU ETA BAITA BAKARRIZKETAK EGITEN ERE. UMORE ETA MINGAIN ZORROTZA DU ETA HALA ERAKUTSI DIGU GURI ERE.
- Zer talentu izatea gustatuko litzaizuke?
Eztabaidetan gerora nire buruan okurritzen zaizkidan esaldi onak ematen jakitea. - Miresten duzun norbaiti argazkirik edo autograforik eskatu al diozu?
Ez, molestatuko ote dudan lotsaz. Carmen de Mairenarekin argazki bat izatea gustatuko zitzaidan… - Zer abestik ematen dizu nazka?
Rigoberta Bandiniren Ay Mamá-k.
- Zein da zure leloa bizitzan?
Tontoarena egin ahal beste. - Zer pentsatuko luke zure bertsio gazteagoak zutaz?
“Azkenean gauzek hobera egin dute, eskerrak! Baina, arrosa koloreko ilea!?”. - Zer hitz edo esaldi erabiltzen duzu behar baino gehiagotan?
“Ni es daki. Ni Bilboko”. - Nola irudikatzen duzu zure burua hemendik hogei urtera?
Izerditan blai, aldaketa klimatikoaren eraginez. - Interneten zuri buruzko gauzen bila aritu izan al zara?
Nire nude-rik badagoen begiratzen dut RedTuben eta YouPorn-en. EHAAn ere bilatu izan dut nire izena. - Zer da besteengan gehien gorroto duzuna?
Taxiari “tasis” esatea, baina pizzari “pixa”. Eta magufokeriak. - Noiz esaten duzu gezurra?
Komisarian eta epaitegietan nagoenean.
- Zer da egin duzun erokeriarik handiena?
Abortua, ETA, pederastia, eta kaka egiteari buruzko txisteak dituen bakarrizketak egitea. - Zein izan da zure lorpenik handiena?
Gipuzkoar bati barrea eragitea eta Xabier Lapitzek Nafarroa ondo ahoskatzea lortu izana. - Zein pertsonaia historikorekin identifikatzen duzu zure burua?
Carmen De Mairena.
- Zein da zure damurik handiena?
Mozkortzen naizenean egiten dudan ia edozer gauza. - Zein kanta aukeratuko zenuke bizitza osoan entzuteko?
Carmen de Mairenaren Happy Barry. - Zer soinu edo zarata gorroto duzu?
Umeek egiten duten edozein soinu eta batez ere batukadak. - Zer beste lanbidetan ez zinateke arituko?
Polizia, irakaslea, eta Last Tour-eko presidentea. - Fikziozko zer pertsonaia nahiko zenuke laguntzat?
Gurasoen diruaren laguntzarik gabe eta ezerezetik arrakasta eta dirutza izatea lortu duen edozein pertsonaia mitologiko. - Zein da inguruko bati egindako gauzarik ankerrena?
Nire film laburrak ikusarazi. - Nola deskribatuko zenuke zure burua hiru hitzetan?
Uste duzuena baino baxuagoa, pentsatzen dutena baino askoz tontoagoa, ematen duena baino jatorragoa. - Deskribatu zure bizitza bost hitzetan.
Bullyinga, prekarietatea, barreak, parranda eta mendia. - Zuri buruz zer esatea gustatuko litzaizuke hemen ez zaudenean?
Ane Lindanek tolestutako txapelaren pareko alua zuen. - Tatuaje bat egin beharko bazenu gaur, zer izango litzateke?
Anis del Mono etiketa eta Daniel Rabinovich eta Marcos Mundstock-en aurpegiak.