ZIRT-ZART: AINHOA VITORIA

ZIRT-ZART: AINHOA VITORIA Ainhoa Vitoria (Arrasate, 1987) aurkezle eta irrati esataria da. Hamarkada luzea darama Gaztea-n lanean eta, egun, Eitb Podkast plataforma eta Gaztearen Youtubeko kanalarentzat, 'Yoko Ona' podcasta zuzentzen ari da Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitiaren alboan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zirt-zart-ainhoa-vitoria/@@download/image/Zirt_Zart_01.jpg
2023/03/22
elkarrizketa
Ainhoa Vitoria (Arrasate, 1987) aurkezle eta irrati esataria da. Hamarkada luzea darama Gaztea-n lanean eta, egun, Eitb Podkast plataforma eta Gaztearen Youtubeko kanalarentzat, 'Yoko Ona' podcasta zuzentzen ari da Olatz Salvador eta Lore Nekane Billelabeitiaren alboan.
ZIRT-ZART: AINHOA VITORIA

“Behin, gurasoei esan nien Melendi ikustera nindoala lagun batekin eta ez zen egia. Mutil laguna bisitatzera joan nintzen”

  • Miresten duzun norbaiti argazkirik edo autograforik eskatu al diozu?
    Gogoan dut Vetusta Morla ezagutu nuenekoa. Elkarrizketa egiteko aukera izan nuen eta niretzat oso berezia izan zen momentu hura. Argazkia oraindik gordeta daukat. Orain, Rosaliari eskatuko nioke gustura.
  • Zeinengatik aldatuko zinateke, aldatuko bazina?
    Asteko egunetan, batez ere astelehenetan, bere lagunekin kafea hartzera doan edozein emakumerekin.
  • Sekula egin ez dizuten zer galdera egitea gustatuko litzaizuke?
    Zer da maite duzun pertsonari inoiz esan ez diozuna?
  • Zer platera kozinatu ahalko zenuke momentu honetan hozkailuan duzunarekin?
    Leka-patatak eta gula batzuk. Eta kito! Ez dago besterik, kar-kar.
  • Zein da mugikorrean gehien erabiltzen duzun aplikazioa?
    Instagram eta Sudoku.
  • Oraingo zure ogibideaz gain, zertan lan egin izan duzu?
    Arrasateko enpresa batean mantentze-lanetan, kar-kar-kar (surrealista). Eta baita klase partikularrak ematen ere.
  • Zer beste lanbidetan aritzea gustatuko litzaizuke?
    Okinaren lana gustuko dut, baina ordutegia ez, kar-kar. Kafetegi batean ere arituko nintzateke.
  • Zein izan da zure lorpenik handiena?
    Maite dudan lana egitea.
  • Zer abesti aukeratuko zenuke zure hiletarako?
    Judit Neddermanen Despedida.

  • Nola irudikatzen duzu zure burua hemendik hogei urtera?
    Aurretik erretiratua, lagunekin goizero kafetegira joaten eta bikotekidearekin kontzertuetara joaten.
  • Interneten zuri buruzko gauzen bila aritu izan al zara?
    Bai, noski! Kar-kar-kar.
  • Zer da besteengan gehien gorroto duzuna?
    Harrokeria.
  • Zer bertute balioesten da behar baino gehiago?
    Mentalki azkarra dena jainkotzeko joera dugula uste dut eta arriskutsua iruditzen zait.
  • Zer hitz edo esaldi erabiltzen duzu behar baino gehiagotan?
    “Terriblie”, kar-kar-kar.
  • Zure ezaugarriren bat aldatu ahalko bazenu, zer aldatuko zenuke?
    Lotsatia izatea.
  • Zertaz damutzen zara gehien?
    Gurasoei gogor egiteaz merezi ez zutenean.
  • Zer birao duzu gustukoen?
    “Ostia”. Askotan esaten dut.

  • Zerurik izango balitz, Jainkoak zer esatea gustatuko litzaizuke sarrerara iristean?
    Ondo aritu zara. Orain, atseden hartu.
  • Zer hitz duzu kutunen?
    “Txikitxu”.
  • Zer hitz gustatzen zaizu gutxien?
    Matxista.
  • Esan eta berehala damutu zaren esaldia?
    “Pertsona beltzak zuriak baino hobeak dira”. Diskriminazio positiboa egin nahian, arrazakeria zantzua duela uste dut.
  • Dirua traba ez balitz, zer egingo zenuke?
    Hondartza parean etxea erosiko nuke.
  • Zer da egin duzun erokeriarik handiena?
    Erokeriarik handiena ezin dut kontatu. Baina, behin, gurasoei esan nien Melendi ikustera nindoala lagun batekin eta ez zen egia. Mutil-laguna bisitatzera joan nintzen. Melendiren kontzertua aitzakia bezala erabiltzea surrealista iruditzen zait, kar-kar-kar.
  • Dena dakien izaki bati galdera bat egin ahal izango bazenio, zer galdetuko zenioke?
    Heriotza eta gero, zer?
  • Zer dio bidali duzun azken Whatsapp mezuak?
    “Egun on! Zelan? Gurozu fan zinera?”