Zirkua Mundakako kaleetan

Zirkua Mundakako kaleetan Datorren irailaren 2an I. Kalerik Kale jaialdia hartuko du Bizkaiko kostaldeko herriak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zirkua-mundakako-kaleetan/@@download/image/KalerikKale2017.jpeg
2017/08/28
albiste-laburra
Datorren irailaren 2an I. Kalerik Kale jaialdia hartuko du Bizkaiko kostaldeko herriak
Zirkua Mundakako kaleetan

Mundakan jai giroan jarraitu nahi dute irailean ere, eta hain justu herriko bazterrak ikuskizunez betetzera dator Kalerik Kale jaialdia. Aurtengoa lehenengo ekitaldia izango da, baina urterik urte erreferentziazko zita bilakatzeko asmoz dator.

Lehenengo edizio honetan, irailaren 2an, Deabru Beltzak, Ganso & cia, Shakti Olaizola, Cia. Barré, eta Garazi Pascual & cia zirku konpainiak ariko dira eguerdiko 12:30etatik gaueko 23:00ak bitarte. Espektakulu bana ekarriko dute, antzerkia, magia, malabareak eta umorea nahastuz.

 

EGITARAUA

Goizez

12:30etik 14:30era (Plazan)

Arratsaldez

16:00etatik 17:00etara (Plazan)

17:00etatik 17:50era (Frontoia)

18:15etik 18:50era (zirku gala, Talan)

19:15etik 20:15era (Plazan)

Gauez

22:00etatik 22:50era