Zirku eta antzerki ikuskizunak, zinea eta dantza izango dira asteburuan Gasteizen

Zirku eta antzerki ikuskizunak, zinea eta dantza izango dira asteburuan Gasteizen Haurrei zuzendutako 'Oniricus' klun ikuskizuna izango da gaur arratsaldean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zirku-eta-antzerki-ikuskizunak-zinea-eta-dantza-izango-dira-asteburuan-gasteizen/@@download/image/big.jpg
2022/08/25

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Haurrei zuzendutako 'Oniricus' klun ikuskizuna izango da gaur arratsaldean.
Zirku eta antzerki ikuskizunak, zinea eta dantza izango dira asteburuan Gasteizen

Gasteizko kultur agendan ere bada zertaz gozatu egunotan. Gaur, 19:30ean, La Trouppe Malabo konpainiaren Oniricus klun-ikuskizuna izango da haurrentzat, Salburuko Ekialdeko parkean. Ikuskizunean zirkuko bi langile dira protagonista, artista izatearekin amets egiten dutenak. Zirkuaren itxieraren ondoren, bizitzaren aurrean bakarrik geratuko dira eta amore emateko puntuan daudenean, zirkuko artista dizdiratsu bilakatzea bururatuko zaie. Hala, zirku berri bat jaioko da. 

Igandean, berriz, Rojo Telonek Nudo emanaldia eskainiko du Ibaiondo gizarte-etxeko plazan, 19:30ean. Hiru emakumek osatzen dute saioa, hiru korapilo-askatzailek. Umorea, antzezpena eta zirkuko tekniken bidez, mundu desberdinak zeharkatuko dituzte, publikoa askatu eta "esperientzia zerutiarra" bizitzeko.

Bestalde, Aire Zabaleko Zinema ekimenaren barruko bi emanaldi izango dira. Bihar, abuztuaren 26an, Barry Levinsonen Young Sherlock Holmes proiektatuko da eta larunbatean, hilaren 27an, Santiago Seguraren A todo tren: Destino Asturias. Santa Maria plazan eskainiko dituzte biak, 21:15ean. Sarrera librea izango da, tokiak bete arte.

Gainera, larunbat eta igandean, 19:00etatik aurrera, Florida parkeko kioskoan ohiko dantzagarriez gozatzeko aukera izango da.