Zipi eta Zape zinera

Zipi eta Zape zinera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zipi-eta-zape-zinera/@@download/image/201144457zipi_eta_zape_Oskar_Santos.jpg
2012/12/13
berria
Oskar Santos zuzendari bilbotarrak iaz egin zuen film luzeetan debuta El mal ajeno filmarekin, Alejandro Amenabar ekoizle lanetan alboan zuela. Bigarren lan luzean, drama eta intriga albo batera utzi, eta umorearen munduan murgilduko da. Izan ere, espainiar komikigintzako anaiarik ezagunenak –Zipi eta Zape– eramango ditu pantaila handira. Filma benetako aktoreekin errodatuko da, Mortadelo eta Filemonekin egin legez, baina oraindik ez da konfirmatu bikiak zein aktorek gorpuztuko dituzten.