Zinemazale sutsua zara? ZINEA atariak kritikari bat behar du!

Zinemazale sutsua zara? ZINEA atariak kritikari bat behar du! Urtebeteko lana izango da zinea.eus atariak eskaintzen duena. Astero-astero zinemara joan beharko duzu, film bat ikusi beharko duzu eta ondoren eragin dizkizun emozioak eta hausnarketak partekatu beharko dituzu. Trukean? Ospea, loria eta dirutxo bat jasoko dituzu. Interesatzen zaizu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinemazale-sutsua-zara-zinea-atariak-kritikari-bat-behar-du/@@download/image/VII-Kritika-Lehiaketa-Osoa-1200x814.jpg
2021/04/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Urtebeteko lana izango da zinea.eus atariak eskaintzen duena. Astero-astero zinemara joan beharko duzu, film bat ikusi beharko duzu eta ondoren eragin dizkizun emozioak eta hausnarketak partekatu beharko dituzu. Trukean? Ospea, loria eta dirutxo bat jasoko dituzu. Interesatzen zaizu?
Zinemazale sutsua zara? ZINEA atariak kritikari bat behar du!

Urtero Zinea atariak, urtebetez, zinema-kritikari gisa jarduteko lehiaketa martxan jartzen du. Izan ere, ohikoa duenez aurten ere zinema-aretoetan ikusgai dauden pelikulek kritikak argitaratzeko asmoa du, eta laguntza behar dute zeregin horretan. Zinemazale sutsu bat hain justu. Azken ureetan Uxue Arzelus, Aritz Sorzabal, Mikel Zumeta, Zigor Etxebeste, Sara Hernandez eta Ixone Santamaria aritu dira. 2021eko uztailetik aurrera kritikari izan nahi duen norbait bilatzen ari dira. 

Parte hartu nahi? Aukeratu euskal film bat eta osatu zure kritika horri buruz. Banan banan jasotako kritika guztiak zinea.eus atarian argitartuko dira. Honela, epaimahikideek lan horiek baloratzez gain, atariko irakurleek ere euren balorazioak egin ahalko dituzte. Lan hauek info@zinea.eus helbidera bidali beharko dira. 300-400 hitz bitarte izan beharko ditu kritikak eta filmaren izenburua, zuzendaria, urtea eta herrialdea aipatzea ezinbestekoa izango da. 

Kritikak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 28a izango da, egun hori barne. Egilearen izen-abizenak, adina, herria, posta-helbidea eta telefonoa ere gehitu beharko dira bidalketan. 

Zehaztasunez lehiaketaren oinarri eta baldintzak ikusteko sakatu hemen.