Zinemaren historia Azkunan

Zinemaren historiari begiratu bat emateko, 50 film klasiko aukeratu ditu Bilboko Azkuna zentroko zinematekak. Astez aste, zinemaren historiako lan oroigarrienak emango dituzte. Apirilaren erdialdera bitarteko programazioa aurkeztu dute.
Film guztiek bi emanaldi izango dituzte: asteazkenetan, eta ostegunetan. Arratsaldez izango dira proiekzio guztiak, jatorrizko bertsioan eta azpidatziekin. Felliniren filmez gain, Jean-Luc Godarden, Agnes Vardaren, Luchino Viscontiren eta beste hainbat zuzendari entzutetsuren lanak bildu dituzte egitarauan. Eta, haietan, aktore ezagunak ikusi ahal izango dira, besteak beste, Marilyn Monroe, Charles Chaplin, Humphrey Bogart, Lauren Bacall eta Claudia Cardinale.
Hau da programatu dutena urtarrilerako: Agnes Vardaren Cléo de 5 à 7 (1962), John Forden My Darling Clementine (1946), Friedrich Wilhelm Murnauren Sunrise (1927), Jean-Luc Godarden À bout de souffle (1960), Larisa Shepitkoren Voskhozhdeniye (1977), Ida Lupinoren The Hitch-Hiker (1953) eta Leni Riefenstahlen Triumph des Willens (1935). Otsaileko emanaldiak Howard Hawksen The Big Sleep lanarekin (1946) hasiko dira.