Zinemaldiko Gazteriaren epaimahaikide izan nahi?

Donostia Zinemaldiak 68. edizioan Gazteriaren TCM saria emango duen Gazteriaren epaimahaian izena emateko epea ireki du. Guztira, 18 eta 25 urte bitarteko 75 gaztek ikusiko dituzte filmak, eta irabazlea aukeratzeko botoa emango dute.
Gazteriaren Epaimahaiko kideek TCM sarirako hautagai diren film guztien emanaldira joateko konpromisoa hartzen dute. Hautagaien artean, New Directors sailean programatutako filmak eta Horizontes Latinos saileko lehen eta bigarren lanak daude. Bozketen emaitza egunero argitaratzen da Zinemaldiaren webgunean eta egunkarian.
Epaimahaiko kideek saria emateko ekitaldian parte hartuko dute; Gazteriaren amaierako galan egingo da, Kursaal 2 aretoan, irabazten duen filmaren emanaldiaren aurretik.
Izen-ematea online egin daiteke Zinemaldiaren webgunean. Horretarako, inprimaki bat eta motibazio-gutun bat bete behar dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi juventud@sansebastianfestival.com helbidera edo deitu 943 48 12 12 telefonora.