Zinemaldiak argazki lehiaketa antolatu du Facebook bidez

'Zinemaldiko zure argazkia' da lehiaketaren izena. Irabazleak Donostiako Zinemaldiaren amaiera-jairako bi gonbidapen eskuratuko ditu besteak beste.
Hastear da Zinemaldia. Lehen aktore, zuzendari eta kazetariak hasiak dira gerturatzen. Zinera sartzeko iladak, izarrik distiratsuenen inguruan biltzen diren jarraitzaile eta argazkilari andanak, Zinemaldiko paisaiak, filme batetik ateratakoak diruditen kaleko eskenak... Zer ikusia eta kamerarekin harrapatzeko moduko makina bat kontu izango ditugu egunotan Donostian.
Argazki lehiaketa honen lehen edizioa da hau. "Gure ikuspuntua badakizu zein den; zurea nahi dugu" leloarekin sustatu dute antolatzaileek. Zinemaldiaren facebookeko orri ofizialaren bitartez hartu ahalko da parte, lehiaketaren oinarriak ere bertan daude jasota, eta irailaren 15etik 24ra bitartean bidali ahalko dira argazkiak.
Sarean bozka gehien jasotzen dituzten hamar argazkien artetik aukeratuko dute antolatzaileek irabazlea eta irailaren 24an emango da ezagutzera. Irabazleak egun horretan Miramar jauregian egingo den amaiera jaialdirako bi gonbidapen eskuratuko ditu, eta baita Zinemaldiko produktu-sorta eta urteko argitalpenak ere. Horrez gain, bi bigarren sari ere emango dira: Zinemaldiaren produktu-sorta eta urteko argitalpenak baita.