Zinemaldia. Ze friki taldekoa zara? Haragi freskoa

Zinemaldia. Ze friki taldekoa zara? Haragi freskoa https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/09/08
berria
Zinemaldia. Ze friki taldekoa zara? Haragi freskoa

Dagoeneko Donostia Zinemaldiaren64. Edizioa hastear da! Gogoan duzu ostiral honetan galetarako sarrerak jarriko dituztela salgai? Eta larunbatean filmak ikusteko sarrerak eskuratu ditzazkezula? Alfonbra gorria zabaltzear da, eta dagoeneko aurtengosorpresa handienak badakizkigu. Aukeratu al dituzu zure gustoko filmak? Zure burua pixka bat galduta ikustenbaduzu, ez larritu; hemen gomendio batzuk topatuko dituzu zuk ere gozatudezazun!!

Haragi freskoa:

Zuzendari hasiberrien haragia oraindik xamurra dagoenean dastatu nahi? Ez galdu honako filmak Zinemaldian!

- Kalebegiak: Irailaren 21ean Kalebegiak proiektua,Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hiriburuarenikus-entzunezko  apustu garrantzitsuena, hartuko du Belodromoak.

- Kimi No Na Wa
: Makoto Shinkai  (Japonia). Emanaldi Bereziak. Animaziofilm japoniarra dugu. Taki eta Mitsuha, egun batez, lo dauden bitarteangorputzak trukatzen dituztela konturatuko dira, eta bata bestearekin ohar bidezkomunikatzen hasiko dira. Baldarki erronkak gainditu ahala, lotura bat sortukoda haien artean, eta lotura hori maitasunezkoa bihurtzen hasiko da.

- Gure Hormek
: (Film laburra) Maria Elorza, MaiderFernandez. Etxeko Andreen auzoa. Lo Ezinak Jotakoen distritua. Ama Ezezagunarenkioskoa. Emakume Bakartien lurpeko bidea. Gure hormek gure maiteak omentzendituzte. Mundu mailako estreinaldia.

- Zuzendari Berriak saila: Alemanian, Argentinan, Belgikan, Txinan, Hego Korean, Espainian, Estatu Batuetan, Frantzian, Grezian, Israelen, Moldavian eta Portugalen ekoitzitako filmak ikusiko dituzu sail honen barruan. Istorio bitxi eta berritzailez beteta dago saila.

Eta bihar: Noiz eta nola eskuratu zure sarrerak.

Aurreko eguneko gomendioa:



Hollywood zaleak:

Hollywood munduak liluratuta zaitu? Izar handien sinadura eta argazkien atzetik ibiltzen zaren horietakoa zara? Hala bada, ez galdu honako filmak Zinemaldian!

- Snowden: OliverStoneren azken filma, Snowden, Sail Ofizialean aurkeztuko dute, lehiaketazkanpo. Zuzendari estatubatuarraren azken lanaren Europako estreinaldia izangoda. Filma aurkeztera etorriko da Joseph Gordon-Levitt, Inception (2010), Looper (2012), Don Jon (2013) eta The Walk (2015) filmetako aktorea.
- American Pastoral: filmaren Europako estreinaldiaDonostia Zinemaldian izango da. Ewan McGregor da filmaren zuzendari etaprotagonista. Aktore eskoziarrak Donostia saria eskuratu zuen 2012an, etaaurten Sail Ofizialean lehiatuko da, kameren atzean egindako lehendabizikolanarekin.

- Arrival: Denis Villeneuveren (Trois-Rivières,Quebec, 1967) proposamen berriak, itxiko du Perlak saila. Zientzia-fikziokothrillerrean Amy Adamsek antzeztutako hizkuntzalari bat da protagonista. Harklurreratu berri diren estralurtar batzuek zer asmo duten aurkitu beharko du.

- Donostia Sarien bi filmak: Bai Ethan Hawkeprotagonista duen Antoine Fuquaren The Magnificent Seven filma zein Sigourney Weaver aktore duen J.A.Bayonaren  A Monster Calls filma zure gustokoak izango dira.