Zinemaldia. Ze friki taldekoa zara?

Astebete eskas falta da Donostia Zinemaldiaren 64. Edizioak bere alfonbra gorria zabaldu dezan, eta dagoeneko aurtengo sorpresa handienak badakizkigu. Sarrerak laster jarriko dituzte salgai; aukeratu al dituzu zure gustoko filmak? Zure burua pixka bat galduta ikusten baduzu, ez larritu; hemen gomendio batzuk topatuko dituzu zuk ere gozatu dezazun!!
ZE FRIKI MOTA ZARA?
Noizbait gertatu al zaizu zinemaldian film batekin lo gelditu izana? Edota aretotik irtetea? Eskaintza amaigabe horretatik aukeratu ezinik zabiltza? Oraindik garaiz zaude zure film gogokoenak hautatzeko; gaur, kulturetek galdu ezin dituzten hiru film!
Kulturetak:
- Voyage à travers le cinéma français: Bertrand Tavernier-en azken filmak inauguratuko du lehiazko lehen Zabaltegi-Tabakalera saila. Terence Davies, Lav Diaz eta Jim Jarmusch-en lanak ere aurkeztuko ditu, besteak beste. Tavernier-en azken filma bere herriko zinematografian zeharreko dokumental bat da.
- La fille de Brest / 150 Milligrams: filmaren Europako estreinaldiak emango dio hasiera Zinemaldiari. Emmanuelle Bercot frantses zuzendariaren bosgarren lana Urrezko Maskorra lortzeko lehiatuko da. Sidse Babett Knudsen daniarra eta Benoît Magimel galiarra dira protagonistak.
- Toni Erdmann: Maren Ade (Alemania - Austria). Ines egoitza Bucaresten duen Alemaniako enpresa garrantzitsu batean dabil lanean. Bizimodu erabat ordenatua darama, bere aita Winfried bat-batean iritsi eta ustekabeko galdera bat egiten dion arte: ''Zoriontsua al zara?''. Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioko (FIPRESCI) kideek filma izendatu dute urteko film onena.
Eta bihar: Ze zinemazale friki mota zara? Hollywoodzaleak.
Aurreko egunean:

DONOSTIA SARIAK ETA GALAK:
Ethan Hawke Donostia Saria Gala: irailaren 17an, larunbata, iluntzeko 22:00etan, saria Ethan Hawkeaktoreak jasoko du eta ondoren Antoine Fuquaren The Magnificent Seven filmaren emanaldia izango da.
Sigourney Weaver DonostiaSaria Gala: irailaren 21ean, asteazkena, iluntzeko22:00etan, saria Sigourney Weaver aktoreak jasoko du. Sari-ematearen ondoren, ikus-entzuleak J.A. Bayonaren AMonster Calls filma ikusiko dute.
Donostia Sari ematearen gala bakoitzarenprezioa 35 eurokoa da eta erosketa bakoitzeko 4sarrera erosi ahal izango dira gehienez.
Dagoeneko, Inaugurazio eta Klausura galetarako aurretiko sarrerakere eskuragarri daude. Hauetan, Emmanuelle Bercoten La fille de Brest / 150 Milligrams filma eta Jêrome SallerenL’Odyssée / The Odyssey filmak emango dira,hurrenez hurren.
- Ostirala, irailak 9, 9:00etatikaurrera: Sail Ofizialeko galetarako sarrerak(Inaugurazioa, Donostia Sariak eta Klausura), Internet bidez; gainerakokanaletan, irailaren 11ko (igandea) 9:00etatik aurrera.