Zinemaldia Azkuna Zentrora iritsi da

Zinemaldiaz gozatzeko aukera izan ez baduzu, lasai! Gaurtik hasita, eta igandera, urriak 7, bitartean, Donostia Zinemaldiaren 66. edizioan estreinatutako filmez osaturiko sorta bat aurkeztuko du Bilboko Azkuna Zentroak.
Ikus-entzunezkoen indartze programaren baitan kokatu dute ekimena, eta proiektatuko dituzten guztiak, Espainian oraindik argitaratu gabeko pelikulak izango dira. Igandera bitartean egunero egingo dituzte proiekzioak, 20:00etan. Hau da egitaraua:
Urriak 2. Manbiki Kazoku / Un asunto de familia, Hirokazu Kore-Eda. 121’
Urriak 3. Se rock / 3 faces, Jafar Panahi. 100’
Urriak 4. L’Homme fidèle / A faithful man, Louis Garrel. 75’
Urriak 5. The Sisters Brothers, Jacques Audiard. 120′
Urriak 6. Capharnaüm / Capernaum, Nadine Labaki. 120’
Urriak 7. Mirai, Mamoru Hosoda. 138’