Zinemaldi Alternatiboa martxan!
San Sebastian Insurrectionary Fandango Festival izenpean, martxan da 10. Zinemaldi Alternatiboa. Antolatzaileen arabera, Donostiako Zinemaldiari beren betaurrekoekin begiratu diote, eta programazio alternatiboa antolatu dute, eta noski, harekin bat egiten duen kartela ere.
Aurtengo jaialdiak okupazioa eta errefuxiatuak izango ditu hizpide. Ezagutu Irailaren 28an, 29an eta urriaren 28an egingo den egitaraua jarraian:
Irailaren 28an izango dute lehenengo saioa, Antiguako Txantxarreka gaztetxean, 18:30ean. Migratuak eta errefuxiatuak, harresiak eta bideak jardunaldiarekin abiatuko dute zinemaldia, Santiago A. Zannouren Cara sucia film laburra eta Ava DuVernay Enmienda XIII dokumentala proiektatuz. Ondoren, Errefuxiatuen bizipenetatik bide posibleetara izenburuko solasaldia egingo dute.
Bigarren jardunaldia hurrengo egunean egingo dute, irailaren 29an, Lehenaren atzetik hamaika. Donostiako okupazio eta gaztetxeak iruditan izenburupean. Parte Zaharreko Kanpandegi kaleko gaztetxean egingo dute, 18:00etan. Gaztetxearen irekiera aitzaki gisa hartuta, azken urteetan Donostian izan diren okupazio eta gaztetxeen irudi eta bideo bilduma ezberdinen proiekzioa egingo dute bertan.
Azken saioa urriaren 28an egingo dute, COPEL: una historia de rebeldía y dignidad filmaren proiekzioarekin, Parte Zaharreko gaztetxean. Animatu!