Zinemakumeak Gara!

Zinemakumeak Gara! Emakumeek egindako film, bideo eta multimedia eskainiko dute hilaren 16tik 23ra bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinemakumeak-gara/@@download/image/DMLmA1eX4AEDuOR.jpg
2017/10/16
berria
Emakumeek egindako film, bideo eta multimedia eskainiko dute hilaren 16tik 23ra bitarte.
Zinemakumeak Gara!

Zinemakumeak gara! jaialdiak bere 22. edizioa hasiko du gaur, hilak 16, eta 23a arte, emakumea eta zinearen arteko lotura landuko dituzte Bilbon. Aurten, historia luzean ia ezezaguna izan den genero batera hurbilduko dira, beldurrezko zinemara, eta film labur eta luze, hitzaldi, erakusketa eta mahai-inguruen sorta ederra prestatu dute. Eta zergatik beldur edo izua? Azken denboraldietan emakume zuzendarien uhin berri baten goraldiaren lekukoak izaten ari dira, eta horiek genero-zinemaren tropoak diskurtso jakin batzuetara eraman dituzte, non bateragarri egiten den zaletuen gozamena ikuspegi berriekin, erabat apurtzen dutelarik gizonezkoen begiradaren monopolioa. Amatasunaren trauma, gorputza objektu bihurtzea eta, beste muturrean, emakumezkoen sexualitatearen boterea katalogo tematiko baten parte dira, eta horren ahalmen berritzaileak orain arte mugiezinak ziruditen zenbait arketiporen birdefinizioan eragin du. Jen eta Sylvia Soska, Jennifer Kent, Karyn Kusama, Ana Lily Amirpour eta Anna Biller zinemagileek itxaropenezko horizontea ireki dute feminismoarentzat, eta izu klasikoaren imaginarioa amesgaizto berriz kutsatu dute, eragin dramatiko sakoneko hizkuntzan adieraziak.

Zinemakumeak gara!-ren edizio berri honek inoiz baino errealitate ikusgaiago bati erantzuten dio, emakumezko ikusleak pila bat direlako generoko jaialdietan, non nabaria baita emakumezko kritikari espezializatuen belaunaldi berri baten presentzia, oso beteranoa eta itzal handiko norbait den Pilar Pedraza-ren lekukoa jaso dutelarik.

 

 

Emakumeen film laburrak Azkuna Zentroan

Emakumeek egindako film laburren sorta interesgarria eskainiko du Bilboko Azkuna Zentroak. TRAMAK kudeatutako film aukeraketa bat ikusgai izango da zentroan hilaren 23an, Bastida aretoan (2. solairua). Saioa 19:30ean hasiko da, eta sarrerako doan izango dira, eserlekuak bete arte. Informazio puntuan banatuko dituzte gonbidapenak. Informazio gehiago nahi? Jo AZKUNA ZENTROA webgunera.