'Zinemako emakume heroiak' zikloa Iruñean

'Zinemako emakume heroiak' zikloa Iruñean Lau film eskainiko dituzte guztira eta bi emanaldi egingo dituzte bakoitzarekin. "Bestelako erreferente batzuk behatu eta elkarrizketak ahalbidetzea" da zikloaren asmoa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinemako-emakume-heroiak-zikloa-irunean/@@download/image/carmen y lola albiste.png
2021/10/07

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Lau film eskainiko dituzte guztira eta bi emanaldi egingo dituzte bakoitzarekin. "Bestelako erreferente batzuk behatu eta elkarrizketak ahalbidetzea" da zikloaren asmoa.
'Zinemako emakume heroiak' zikloa Iruñean

María Castejonek koordinatutako Zinemako Emakume Heroiak zikloa izango da Iturrama eta Sanduzelaiko Civivoxetan azaroaren 30era bitartean. Antolatzaileen hitzetan, "zinemak erreferenteak eta iruditeriak sortzeko gaitasuna dauka. Guganaino iristen diren film gehienek desberdintasunean oinarritutako genero-estereotipo eta -rolak indartzen dituzte. Zikloan, filmen bidez, zinema beste ikuspuntu batetik ikusiko dugu, hau da, bestelako erreferente batzuen behaketa eta haien gaineko elkarrizketa ahalbidetuko dizkigu, emakumezkoen film-unibertsoaren aberasgarri". 

Arantxa Echevarriaren Carmen y Lola filma astelehenean eman zuten baina beste emanaldi bat ikusteko aukera izango da Sanduzelain urriaren 19an. Madrilgo aldirian bizi den Carmen nerabe ijitoaren nondik norakoak kontatzen ditu pelikulak, eta Lola ezagutzen duenean bere bizitzak izango duen aldaketa. Maitasuna eta konplizitatea sortuko dira haien artean eta hori ez da gustukoa izango ijitoen komunitateko zati batentzat. 

Bigarrena, Celine Sciamma zinegilearen Portrait de la jeune fille en feu pelikula frantziarra izango da, urriaren 25ean Iturraman eta azaroaren 2an Sanduzelain proiektatuko dutena. XVII. mendeko Frantzian bizi den Marianne margolariak Heloise gaztearen ezkontza erretratua margotzeko enkargua jasoko du. Gaztea komentua uztera behartu dute eta zalantza handiak ditu amak eta gizarteak berarentzat pentsatua duten etorkizunaz. 

Beste bi ikus-entzunezkoak Nigel Cole-ren Saving Grace eta Ridley Scott-en Thelma & Louise izango dira. Lehena, azaroaren 8an eta 16an eskainiko dute, eta bigarrena, azaroaren 22an eta 30ean. 

Proiekzioak 18: 00etan izango dira eta sarrera doan izango da, baina aurrez izena emanda.