Zinema uneak plataforma ezagutzen duzu?

Zinema uneak plataforma ezagutzen duzu? Crowfunding kanpaina baten laguntzaz jarri zuten martxan Zinema Uneak webgunea; helburua lortu eta hilabete gutxitan, martxa da zinemaren gune berria. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinema-uneak-plataforma-ezagutzen-duzu/@@download/image/15319145_1121122104672595_1704964267719674641_n.jpg
2017/02/07
Crowfunding kanpaina baten laguntzaz jarri zuten martxan Zinema Uneak webgunea; helburua lortu eta hilabete gutxitan, martxa da zinemaren gune berria.

Zinema Uneak, ikus-entzunezkoaren (zinema eta telesailak) inguruan euskaraz idatzitako informazioa jaso nahi duen jendearen webgune izateko jaio zen duela hilabete batzuk Gasteizen. Crowfunding kanpaina bat jarri zuten martxan, eta helburua lortuta, martxan jarri zuten ataria.

 

Hau da sortzaileek zabaldutako mezua:

 

'Ikus-entzunezkoa hizkuntza anitzetan ikusten dugun garai honetan eta zinemaren informazioa hizkuntz ezberdinetan heltzen zaigun aro honetan, zergatik ez informatu gure hizkuntzan, euskaraz? Iron Man, Gandalf, Batman, Mad Max o Buzz Lightyear mintzaira ezberdinetan hitz egiten badute, zergatik ez euskaraz?'

 

Genero guztiak jorratzen dituzte, eta zinemaren munduko azken albisteak, trailerrak eta bestelako informazioa bildu dute. Horrekin batera, erreportajeak lantzen dituzte uneko bitxikeriekin, eta baita estreinaldietako kritikak jaso. Elkarrizketak ere aurkituko dituzue, euskaraz edo jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz azpititulatuak.

 

 

Telesailak: gero eta indar handiago hartzen ari den ikus-entzunezkoa. Telesail arrakastatsuenen albisteak eta analisiak ere aurkituko dituzu.

 

Proiektu honek bi arduradun ditu: Lander Arteaga Egiluz eta Sara Sebastián Pérez. Biek komunikazioan, zinemaren munduan eta ikus-entzunezkoan eskarmentua dutenak.

 

Bisitatu orrialdea! ZINEMA UNEAK