Zinema nola egiten den ikasi nahi?

Zinelekuk ikus-entzunezkoetako ikasleak eta puntako profesionalak batuko ditu hirugarren urtez, Gasteizen, uztailaren 23tik abuztuaren 3ra artean. Apirilean ireki zuten izena emateko epea, eta datorren ostiralean amaituko da, ekainaren 8an. Egitasmoa 18-30 urte bitartekoei zuzenduta dago, eta, denera, 30 lagunentzako tokia izango da.
Diziplina anitzetako irakasleek parte hartuko dute hamabi egunetako jardunaldietan: Mursegok, adibidez, Musika esperimentazioa eta soinu banda ikastaroa eskainiko du. Xabi Erkizia musikari eta soinu ekoizlea ere bigarrenez egongo da, Luca Rullorekin batera. Haiekin batera izango dira ere Paul Urkijo, Marian Fernandez, Ana Pfaff, Martin Guridi, Clara Sanchez, Mar Coll, Carlos Casas eta Idoia Zabaleta.
Oraindik garaiz zaudete parte hartzeko! Irakurri oinarriak eta eman izena ostirala baino lehen!